gototopgototop

Maiatzak 17, Izeba Proiektuari buruzko hitzaldia Urnietan

Bakarrik dauden adingabeko atzerritarren «osaba-izeba» izan nahi zuten pertsona eta familia boluntarioen sarea da Izeba Proiektua. Izeba Proiektuaren esperientzia ikustera gonbidatzen dugun elkartasunezko aukera bat da. Aukeratu ahal izateko beharrezkoa da ikustea. Ikusi ahal izateko lehen urratsa informatzea da. Baketik-ek hitzaldia eskainiko du Urnietan, maiatzaren 17an, osteguna, 18.00etan, Lekaio Kultur Etxean.

Informazio gehiago...

 
40 boluntario berri batu zaizkio Izeba Proiektuari

Izeba proiektura pertsona edo familia boluntarioak batzeko asmoz Baketik-ek abiaraziriko informazio-kanpaina oso balantze positiboarekin itxi da. Kanpainaren helburua egoera zaurgarrian dauden adingabeen osaba-izeba gisa jokatzeko gutxienez 30 boluntario gehitzea zen. Hilabeteko kanpainaren, 7 informazio ekitaldiren eta komunikabideetan izandako esku-hartzeen ostean, 39 boluntariora heltzea lortu da. Beraz, Baketik-ek egiten duen balorazioa oso positiboa da eta lerro hauen bidez kanpainaren arrakasta ahalbidetu duten pertsona guztien lankidetza eskertu nahi dugu.

 
Zer da Izeba Proiektua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden adingabeentzako harrerako osaba-izeben sare bat (erreferentzia- edo laguntza-familiak) sortzea du helburu Izeba Proiektuak. Horrela, bizi diren harrera zentroaz gain, adingabeko horiek erreferentziazko familia bat izango dute iloba bati eskaintzen zaion hurbileko tratua emateko prest.

Baketik-ek boluntarioak behar ditu egoera zaurgarrian dauden adingabekoen osaba-izeba gisa jokatzeko. Interesatzen bazaizu, edozein momentutan bat egin dezakezu Izeba proiektuarekin (harremanetarako: 943 251005 · Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )

Gehiago irakurri...
 
Ezagutu itzazu bakarrik dauden adingabekoen “osaba-izeba”-en testigantzak

Izeba from Baketik on Vimeo.

.

2009an Baketik-ek Izeba proiektua abian jarri zuenean, aurrera eramateko boluntarioak eskatu zituen. Orduan ez genekien zein izango zen emaitza, zer nahi genuen bagenekien arren: bakarrik zeuden adingabeko atzerritarren osaba-izeba izan nahi zuten pertsona eta familia boluntarioen sarea osatzea. Orain emaitza ezagutzen dugu. 30 familiek eta adingabekoek bizi izan dute esperientzia hori bi urtetan. Izeba proiektuan parte hartzen duten pertsona eta familia boluntarioen esperientziak ezagutu ditzakezu bideo eta artikulu hauei jarraiki:

Gehiago irakurri...
 
Izeba Proiektuko laugarren topaketa

Pasa den urtarrilaren 21ean Izeba Proiektuko laugarren topaketa ospatu zen Arantzazun. Bertan pertsona boluntarioak, adingabekoak eta Baketik-eko lantaldea bildu ziren. Goizeko lehen orduan gazteak euren kezkei buruz hitz egiteko bildu ziren eta jarraian Arantzazutik gertu dauden Arrikrutzeko kobak bisitatzeko aukera izan zuten. Familiak, beren aldetik, proiektuarekin zerikusia duten zenbait berrikuntza lantzeko, balantzea egin eta etorkizunerako hobekuntza proposamenak biltzeko elkartu ziren Baketik-eko lantaldearekin. Topaketari amaiera emateko bazkari ederra partekatu zuten bertaratuek Arantzazuko jatetxe batean.

 
Izeba Proiektua zabaltzen

Urteak dira Gipuzkoako Foru Aldundiak adinez txikiei laguntzeko programa ezarri zuenetik. Duela zenbait hilabete, horren gaineko ardura hartzea eta bere Izeba Proiektuaren barruan hartzeko aukera eskaini zion Baketik-i.

Bi urte inguruko ibilbidea, Proiektuaren funtzionamendu ona eta horretan parte hartzen duten alde desberdinentzat (familiak, adinez txikiak, zentroak eta erakundeak) izan dituen emaitza onuragarriak izan dira enkargua eragin duten arrazoiak.

Baketik-ek gogo onez onartu du eskaintza Gipuzkoako gizartearen eta babespean dituen adinez txiki atzerritarren nahiz bertakoen artean zubiak eraikitzen jarraitzeko asmoz.

 
Hirugarren topaketa
Pasa den ekainaren 18an Baketik-ek Izeba Proiektuan parte hartzen duten boluntarioak eta adinez txikiak elkartzeko hirugarren topaketa antolatu zuen Arantzazun.
Mutikoak denak batera bildu ziren hitz egin ahal izateko, izan ere, zenbaitek ez zuten urtarriletik, aurreko topaketaz geroztik, elkar ikusi.
Ondoren, Arantzazuko Parketxe berria ezagutzeko aukera izan zuten. Familiek, beren aldetik, Proiektuarekin zerikusia duten zenbait gai landu zituzten, eta kezkak elkarri azaldu. Hizketaldi horretan etorkizunerako oso
baliagarriak izango diren ekarriak egin zituzten.
Eguerdi aldera, Gandiaga Topagunean hamaiketakoa egin ostean, denok bat eginik Urbiarako igoerari ekin zioten. Bertan bazkari ederra egin zuten topaketari amaiera emateko.
Pasa den ekainaren 18an Baketik-ek Izeba Proiektuan parte hartzen duten
boluntarioak eta adinez txikiak elkartzeko hirugarren topaketa antolatu zuen
Arantzazun. 
Mutikoak denak batera bildu ziren hitz egin ahal izateko, izan ere,
zenbaitek ez zuten urtarriletik, aurreko topaketaz geroztik, elkar ikusi.
Ondoren, Arantzazuko Parketxe berria ezagutzeko aukera izan zuten.
Familiek, beren aldetik, Proiektuarekin zerikusia duten zenbait gai landu
zituzten, eta kezkak elkarri azaldu. Hizketaldi horretan etorkizunerako oso
baliagarriak izango diren ekarriak egin zituzten.
Eguerdi aldera, Gandiaga Topagunean hamaiketakoa egin ostean, denok bat
eginik Urbiarako igoerari ekin zioten. Bertan bazkari ederra egin zuten
topaketari amaiera emateko.
 
Hazten jarraitzen dugu

Urte honetako aurreneko hilabeteotan beste bost mutiko lotu zaizkio Izeba Proiektuari. Horrenbestez, eurekin harremanetan izango diren pertsona edota familia boluntarioa ezagutzeko aukera izan dute.

Enpresa desberdinek kudeatzen dituzten zentro batzuetan bizi dira Urretxun, Donostian, Legorretan eta Zizurkilen.

Gaurko egunez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean dauden 30 adinez txikik hasi dute, dagoeneko, harremana pertsona edota familia boluntario batekin Izeba Proiektuaren baitan.

Gehiago irakurri...