gototopgototop

Familia berriak

Web gune honetan aurretik jaso ditugun berriek, orain arte abian jarritako harremanek eta Izeba Proiektua bertako adinez txikiekin zabaldu izanak ezinbestekoa egiten dute familia boluntario berriak ezagutzeko beharra. Hala lortuko dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak babespean dituen adinez txikiei, bizi dituzten egoera zailetan, laguntza ematen jarraitzea. Kolaboratu nahi duten lagunak edo informazioa jaso nahi dutenak Baketik-ekin harremanetan jar daitezke 688 644 354 telefono-zenbakira deituz edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikora idatziz.

 
Izeba Proiektua zabaltzen

Urteak dira Gipuzkoako Foru Aldundiak adinez txikiei laguntzeko programa ezarri zuenetik. Duela zenbait hilabete, horren gaineko ardura hartzea eta bere Izeba Proiektuaren barruan hartzeko aukera eskaini zion Baketik-i.

Bi urte inguruko ibilbidea, Proiektuaren funtzionamendu ona eta horretan parte hartzen duten alde desberdinentzat (familiak, adinez txikiak, zentroak eta erakundeak) izan dituen emaitza onuragarriak izan dira enkargua eragin duten arrazoiak.

Baketik-ek gogo onez onartu du eskaintza Gipuzkoako gizartearen eta babespean dituen adinez txiki atzerritarren nahiz bertakoen artean zubiak eraikitzen jarraitzeko asmoz.

 
Hirugarren topaketa
Pasa den ekainaren 18an Baketik-ek Izeba Proiektuan parte hartzen duten boluntarioak eta adinez txikiak elkartzeko hirugarren topaketa antolatu zuen Arantzazun.
Mutikoak denak batera bildu ziren hitz egin ahal izateko, izan ere, zenbaitek ez zuten urtarriletik, aurreko topaketaz geroztik, elkar ikusi.
Ondoren, Arantzazuko Parketxe berria ezagutzeko aukera izan zuten. Familiek, beren aldetik, Proiektuarekin zerikusia duten zenbait gai landu zituzten, eta kezkak elkarri azaldu. Hizketaldi horretan etorkizunerako oso
baliagarriak izango diren ekarriak egin zituzten.
Eguerdi aldera, Gandiaga Topagunean hamaiketakoa egin ostean, denok bat eginik Urbiarako igoerari ekin zioten. Bertan bazkari ederra egin zuten topaketari amaiera emateko.
Pasa den ekainaren 18an Baketik-ek Izeba Proiektuan parte hartzen duten
boluntarioak eta adinez txikiak elkartzeko hirugarren topaketa antolatu zuen
Arantzazun. 
Mutikoak denak batera bildu ziren hitz egin ahal izateko, izan ere,
zenbaitek ez zuten urtarriletik, aurreko topaketaz geroztik, elkar ikusi.
Ondoren, Arantzazuko Parketxe berria ezagutzeko aukera izan zuten.
Familiek, beren aldetik, Proiektuarekin zerikusia duten zenbait gai landu
zituzten, eta kezkak elkarri azaldu. Hizketaldi horretan etorkizunerako oso
baliagarriak izango diren ekarriak egin zituzten.
Eguerdi aldera, Gandiaga Topagunean hamaiketakoa egin ostean, denok bat
eginik Urbiarako igoerari ekin zioten. Bertan bazkari ederra egin zuten
topaketari amaiera emateko.
 
Hazten jarraitzen dugu

Urte honetako aurreneko hilabeteotan beste bost mutiko lotu zaizkio Izeba Proiektuari. Horrenbestez, eurekin harremanetan izango diren pertsona edota familia boluntarioa ezagutzeko aukera izan dute.

Enpresa desberdinek kudeatzen dituzten zentro batzuetan bizi dira Urretxun, Donostian, Legorretan eta Zizurkilen.

Gaurko egunez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean dauden 30 adinez txikik hasi dute, dagoeneko, harremana pertsona edota familia boluntario batekin Izeba Proiektuaren baitan.

Gehiago irakurri...
 
Baketik-ek Elkartasuna Eskuz Esku programa jarriko du abian

Izeba Proiektuaren baitan, Baketik-ek Elkartasuna Eskuz Esku programari ekingo dio. 2011ko lehen seihilekoan zehar, Izeba Proiektuko partaide diren bost mutiko elkartasun-proiektu desberdinei boluntario gisa lotuko zaizkie.

Gehiago irakurri...
 
Urtarrilak 29

Pertsona/familia boluntarioen eta mutilen arteko bigarren topaketa ospatu genuen Arantzazun. Topaketa atsegina eta emankorra izan zen, eta parte-hartzaile guztion interesekoak ziren gaiak jorratu genituen. Guztira 50etik gora lagun elkartu ginen bazkari batekin luzatu zen jardunaldiaz gozatzeko.

 
Izeba proiektuak urte bat betetzen du

Izeba proiektuak urte bat betetzen du. Gipuzkoako Foru Aldundiako babesean dauden hogei mutikok pertsona/familia batekin erlazio bat hasi dute. Bai familiak bai mutilak jarritutako bideari oso balorazio ona ematen diote.

Orain arte ekintza asko burutu dira. Arantzazun topaketa bat, pertsona/familia boluntarioei bakarrik dauden adintxikiko atzerritarren errealitateari buruzko azalpen bilera desberdinak eta pertsona/familia boluntario bakoitza edo mutilak beraiek proposatutako planak.

 

 
Izan proposamena

Baketikek lau larunbatan zehar Arantzazun Izan hezkuntza Proposamenari buruz emango du.

Izeba proiektoan pertsona/familia boluntario direnak proposamen hontan sakontzeko kurtso honetara gonbidatuak daude.
http://www.baketik.org/eu/izan-proposamena

 

 
Biltzarra Eskubiderik gabeko adingabeak?
Baketikek Eskubiderik gabeko adingabeak? Gizare Lanerako Unibertsitate Eskolak, Salhaketak eta Ikusbidek antolatutako biltzerrean parte hartzen du.

Jonan Fernandezek Izeba proiektoa Bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako zentroen ordezko baliabideei buruzko mahai-inguruan azaldu zuen.